2015/10/16

Comisión Biurdana Batzordea

Zergaitia
Comisión Biurdana Batzordea, IES-BHI Biurdanan suertatzen ari den ikasle pilaketaren ondorioz sortutako batzordea da. Ikasgeletako pilaketa honek, beste arazo batzu ere sortzen ditu,  batez ere antolaketa mailan, hala nola, desdobleetarako aukerarik eza edo amankomuneko espaziorik ez, adibidez, Gorputz Heziketa egiteko lekua, etab.

 
***

Justificación
La Comisión Biurdana Batzordea, es una comisión surgida a raíz de la masificación del alumnado en dicho centro, IES-BHI Biurdana. Esta masificación probocaba también la masificación de alumnado en las aulas, problemas organizativos por falta de aulas para desdobles o insuficiencia de espacios comunes, como pueden ser espacios para hacer Educación física, etc.

 

Honek bertako ikasleengan zuzeneko eragina zuenez, bai Institutuko baita Institutuari azpidatzitako Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarteetako pertsona bolondresek osatzen dugu Batzordea. Noizbehinka elkartzen gara, Institutuaren benetako egoera ezagutzeko eta irtenbide posibleak aztertzeko ere. Beraz, batzorde hau, Patxi Larraintzar (Errotxapea), Sanduzelai (Sanduzelai), Atakondoa (Irurtzun), Buztintxuri (Buztintxuri), Lekunberri (Lekunberri), Auzalar (Orkoien) eta Biurdana (Iruña)-ko guraso elkarteetako gurasoek osatzen dugu.
Gure ikastetxean, CEIP-HLHI Auzalar, Batzorde honetara joaten ari gara, Arazuriko Juli, Orkoiengo Alfredo eta Egillorreko Ainhoa. Norbaitek gurekin harrematetan jarri nahiko balu, Batzordeko blog-aren bitartez egin dezake;
Eta edonork Batzordean parte hartu nahiko balu, ongi etorria izango da, erabat irekia baita.
Batzordearen lana, batez ere, ikastetxe hauen arteko harremana mantentzean datza, eta baita Biurdana-ko zuzendaritza taldearekin, egoera erreala aztertzea ere. Baina garrantzitsuena, arazoa kalera ateratzea izan da, gizartea orokorrean konsziente egitea, egoera ez dela egokiena eta hobetu daitekeela: firma bilketen bidez, kamiseta eta aterkiak salduz, San Silvestre-n parte hartzen, Korrikan, egunkarietan idatziz, eta egokia iruditzen zaigun toki guztietan azalduz.
Guzti honekin, Batzordeak, bere egin nahi izan du, hain oinarrizkoa den eskaera bat, gure ikasleendako ahalik eta hezkuntza baldintza egokienak ezartzea, gutxienez, legeak ezartzen dituen gutxiengoak.
Ikaslegoa
Ageri den bezala, nahiko zabala da BHI Biurdana-k hartzen duen lurraldea, eta ikasleak jasotzen ditu, Arakil bailaratik, Iza-Gulinatik, Goñi, Ollaran, Lekunberri, Oltza, Bidaurreta, Etxauri, Orkoien, eta Iruñako Sanduzelai eta Errotxapea auzoetatik. 
Suposatzekoa den bezela, Iruñako bi auzoak dira Biurdana-ra ikasle gehien bialtzen dutenak, baina garraiatutako ikasle asko ere badago.
Badirudi Lekunberriko ikasleak ez direla aurrerantzean BHI honetara etorriko, Leitzan adskribatuak izango direla, “zerbait” gertuago dagoelako, baina une honetan badaude bertako ikasleak ere.
Haur eta Lehen Hezkuntzako Buztintxuri ikastetxean aipatu omen diete zerbait, institutu berria egiteaz, baina egin bitartean, badirudi bertako ikasleak ere Biurdanara joango direla.   Ikastetxe honetako lehen promozioa 2017-18 ikasturtean iritsiko da Biurdanara.
Baina hor gaude Auzalar-ekoak ere. Gure ikastetxeko lehen promozioa datorren ikasturtean aterako baita, eta nahiz eta ez asko izan (18), hauek ere gehituko dira Biurdanara.
Hau dena ikusita, Biurdana batzordeak txosten desberdinak egin ditu, urtez urte, unean uneko egoera aztertuz, eta etorkizunera begira, suertatu litezkeen arazoak aurrikusi nahian. Txosten hauek, Batzordearen blog-ean ikus ditzakezue: http://apymasmasificacionbiurdana.blogspot.com.es/
Gaur egun
Biurdana Batzordeak, aurten egin du dagoeneko bere lehenengo bilera. Saiatu gara oraingo egoeraren azterketa bat egiten, bai institutu berarena, baita azken hauteskunde foraletan izandako gobernu aldaketarena ere.
Azpiegiturak
Dakizuen bezela, aurreko gobernuak IES-BHI Biurdanari leku gehiago eman zion, errepidearen beste aldean dagoen IES Donibane eraikinaren zati bat eskeiniz, eta zuzendaritza taldeak bertan Bartxilergoa ezartzea pentsatu zuen, gaitzik txikiena bezela eta gaur egun espazio hori elkarbanatzen dute bertan eskeintzen den Lanbide Heziketako ikasleekin.
Gainera, zuzendaritza taldea urteak daramatza patiorako estali bat eskatzen, eguraldi txarreko egunendako, eta horrela Gorputz Heziketa egiteko probestu. Baina joandako gobernuak hobeto eritzi zion, ikasleak Gorputz Heziketa egitera, Club Deportivo Anaitasuna-ra bialtzea, honek suposatzen dituen bidaiekin, eta noski, alokairua ordainduz, 15.000€/hilean. (alokairua, kontratatzen den orduen araberakoa da).
Gobernu aldaketa
Hauteskundeen aurretik, Batzordeak talde politiko guztiekin hitzegin zuen, baita orduan jardunean zeudenekin, eta denak ados zeuden, Biurdanaren arazoa konpondu behar zela, baina gehienek zioten, lehenengo, Nafarroako hezkuntzaren azterketa erreala egin behar zela, eta orduan baloratu, ikastetxe berria egingo den, Donibane osorik eman, Biurdana haunditu, etab.
Auzalarren, batzu zarete gai honen inguruan zuen kezka adierazi duzuenak, batez ere amaitzear dauden ikasleen gurasoak, L.H.-ko 5. eta 6. mailako ikasleenak.
Batzordean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, kontatu, proposamenak egin, nahi duzuena. Badirudi aurten, Auzalarreko lehenengo promozioa aterako den urtea, Gobernuan erabaki urtea izango dela, eta espero dugu, honek hobekuntzak suposatzea gure ikasleen hurrengo ikasketa urteetan.

 
***
Como esto afectaba directamente al alumnado allí asistente, personas voluntarias de las apymas relacionadas tanto con el mismo Instituto como con los Centros de Educación Infantil y Primaria adscritos a él, nos vamos reuniendo periódicamente para conocer la situación real del centro, y posibles soluciones. Por lo que esta comisión está formada por padres/madres de las apymas de Patxi Larraintzar (Rotxapea), Sanduzelai (Sanjorge), Atakondoa (Irurtzun), Buztintzuri (Buztintxuri), Lekunberri (Lekunberri) , Auzalar (Orkoien), Biurdana (Pamplona).
En nuestro centro, CEIP-HLHI Auzalar, estamos asistiendo a esta comisión, Juli de Arazuri, Alfredo de Orkoien y Ainhoa de Egillor. Si alguien querría ponerse en contacto con nosotr@s, lo puede hacer a través del blog de la Comisión;
Y si alguien quiere participar en La Comisión, será bienvenido/a, puesto que es totalmente abierta.
El trabajo de La Comisión ha consistido básicamente en mantener contacto entre los centros afectados, analizar la situación real en contacto con el equipo directivo de Biurdana, y lo más importante, sacar el problema a la calle, hacer consciente a la gente en general, de que la situación que se vive no es la adecuada, que se puede mejorar: recogiendo firmas, vendiendo camisetas y paraguas, participando en la San Silvestre, la Korrika, escribiendo en los periódicos, y apareciendo allí donde realmente veíamos que teníamos un motivo y una ocasión.
Con esto la comisión ha querido hacer suya una reivindicación tan básica como que se implanten las condiciones educativas más adecuadas para nuestros alumnos, por lo menos en los mínimos que marca la ley.
Alumnado
Como veis, es bastante grande el territorio que abarca este IES, y recibe alumnado desde los Valles de Arakil, Iza-Gulina, Goñi, Ollo, Lekunberri, Olza, Bidaurreta, Etxauri, Orkoien, y los dos barrios de Iruña, San Jorge y Rochapea.
Por supuesto que los dos barrios de Iruña son los que más alumnado mandan a Biurdana, pero hay mucho alumnado transportado.
Parece que el alumnado de Lekunberri dejará de venir a este IES, para ser adscritos al de Leitza, que les queda “algo” más cerca, pero en estos momentos ya hay alumnado de esa zona. 
El centro de Educación infantil y primaria de Buztintxuri, parece que también irá a Biurdana, por lo menos mientras no tengan instituto, aunque alguna intención en este aspecto ya les ha sido manifestada. La primera promoción de este CEIP acudirá a Biurdana en el curso 2017-18.
Pero ahí estamos los de Auzalar, que nuestra primera promoción sale ya el próximo curso, y aunque no sean muchos alumnos (18), se sumarán a este alumnado de Biurdana.
Contemplando todo esto, la comisión de Biurdana ha hecho varios informes, año tras año, valorando la situación actual y mirando a futuro, con intención de preveer un poco los problemas que pudieran surgir. Estos dosiers los podeis consultar en el blog de la comisión: http://apymasmasificacionbiurdana.blogspot.com.es/
Actualmente
La Comisión Biurdana Batzordea, este año ya ha hecho su primera reunión. Hemos intentado hacer una pequeña revisión de la situación actual, tanto del instituto como del cambio de gobierno que hubo en las últimas eleccciones forales.
Infraestructura
Como sabeis, ya el anterior gobierno concedió a IES-BHI Biurdana una espacio extra, con el IES Donibane que está al otro lado de la carretera, donde el equipo directivo decidió poner allí el bachiller, porque era el peor de los males, y conviven actualmente con el alumnado de formación profesional que ya anteriormente se impartía allí.
Además, el equipo directivo lleva años solicitando un cubierto en el patio, para los días de mal tiempo, y así poder aprovecharlo también para hacer la educación física. Pero el anterior gobierno decidió como mejor solución, mandar a los alumnos a hacer educación física, al Club Deportivo Anaitasuna, con las correspondientes excursiones y un precio de alquiler, por supuesto, de 15.000    €/mes. (este precio varía dependiendo de las horas que se contrate).
Cambio de gobierno
Antes de eleciones se habló con todos los grupos políticos, incluso los entonces en funciones, y todos admitían que el problema de Biurdana había que solucionarlo, pero en su mayoría optaban por hacer un análisis real de la situación de la educación en Navarra, y partiendo de ahí, valorar si había que hacer un centro nuevo, darle todo Donibane, hacer una ampliación, etc.
En Auzalar, sois varios los padres que habeis mostrado vuestra preocupación al respecto, sobre todo los padres del alumnado saliente, de 5º y 6º de Primaria.
Os invitamos a que participeis, propongais, lo que querais, ya que parece que este año, año en que termina la primera promoción de Auzalar, parece que será año de decisiones en el Gobierno y esperemos que esto signifique mejoras para nuestros alumnos en sus próximos años de estudio.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUGITU GARA! / NOS HEMOS MUDADO!

BAIETZ GURASO ELKARTEAK web eta blog berria du. Izena eman hemen ean Auzalarreko berri guztiei buruzko informazioa jasotzeko. Blog hau e...