Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2018/04/25

EUSKARAZ MINTZA FAMILIENTZAKO TAILERRA / TALLER DE EUSKARAZ MINTZA PARA FAMILIAS



Euskaraz Mintza familientzako tailerra Taller de Euskaraz Mintza en familiaEuskaraz Mintza, gazte eta umeen motibazioa oso garrantzitsua dela ikusirik, Sortzen-Ikasbatuazek sorturiko ekintza bat da. Jolasaldian monitore bat zuzendutako joku batzuen bidez, euskara eskolatik kanpo ere erabiltzen lagunduko dieten erregistro linguistiko batzuk eskaintzen dizkie haur eta lehen ezkuntzako ikasleei.

https://drive.google.com/open?id=0B9MUNwmSo4D7b2JPdlR5bGlrVU9aYUJnekhGc2U2aUxvZkVF

Euskaraz Mintza es una iniciativa que surge en Sortzen-Ikasbatuaz por considerar muy importante la motivación de jóvenes, niños y niñas. Por medio de la monitorización de algunas horas de juego en los recreos, se ofrece al alumnado de infantil y primaria ciertos registros lingüísticos que les ayudarán a usar el euskera también fuera de la escuela.




2017/05/20

EUSKARA KLASEAK ORKOIEN ETA ETXAURIN / CLASES DE EUSKERA EN ORKOIEN Y ETXAURI

Datorren ikasturtean Zubiarte Euskaltegiak gure herrietan eman ahal dituen euskara taldeei buruzko informazioa hemen duzue. Zuen kontaktuen artean zabal dezazuen. Mila esker.
Oharrak:
***

Información sobre grupos de euskera que el Euskaltegi Zubiarte podría  dar el próximo curso en nuestros pueblos, para que difundáis entre vuestros contactos. Mila esker.
Importante:

2017/02/08

2016/05/30

FAMILIA BARNETEGIAK

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko.
Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzteeskolan zaudeten bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Informazio gehiago (datak, prezioak, lekuak), HEMEN
Matrikulazioa: 673 200 100 / 946 464 000 / 05 59 25 76 09
udabarnetegiak@aek.eus

***
Para fomentar la comunicación en euskara dentro de la familia. Mientras estéis en clase, vuestros hijos/as disfrutarán con nuestros educadores de actividades diseñadas específicamente para ellos. Una manera diferente de pasar las vacaciones en familia.

Más información (fechas, precios, lugares), Aquí
Matrikulación: 673 200 100 / 946 464 000 / 05 59 25 76 09
udabarnetegiak@aek.eus

2016/03/01

Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia / Festival Navarro infantil y juvenil de canciones vascas

Auzalar eskolako 5. eta 6. mailako  ikasleek parte hartuko dute:

Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia:

Martxoak 5, larunbata 18:30ean auditorioan. Antolatzailea: Euskal Kantuzaleen Elkartea. Laguntzailea: Orkoiengo Udala. Orkoiengo parte hartzaileendako gonbidapenak Auzalarren banatuko dira. Gainerakoak martxoaren 4an eta 5ean arratsaldez banatuko dira, Gizarte Etxean.

***
Las/los alumnas/os de 5º y 6º de primaria de la Ikastola Auzalar participan en el

Festival Navarro infantil y juvenil de canciones vascas:

Sábado 5 de marzo a las 18:30 en el Auditorio. Organiza: Euskal Kantuzaleen Elkartea. Colabora: Ayuntamiento de Orkoien. Las invitaciones para los/as participantes de Orkoien se repartirán en Auzalar. El resto se repartirán el día 4 y 5 de marzo por la tarde, en el Centro Civico

2015/05/30

Familientzako barnetegiak / Barnetegis para familias

Urteak daramatza AEK-k familientzako barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak dira: gurasoak euskara ikasten dauden bitartean, begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zaintzen dituzte; eta arratsaldean, denak batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute.
Euskara ikasteko eta guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko balio du, eta gainera, aparteko oporraldia dira haur eta gurasoentzat.

B
arnetegi hauek nolakoak diren azaltzeko modurik onena bertan aritu diren gurasoen esperientzia azaltzea denez, 
bideo laburra prestatu dugu. Horrez gain, AIZU! aldizkariak publikatu duen guraso batzuen gutuna, eta familia barnetegian ibilitako aita-semeen testigantza partekatu nahi ditugu zuekin.

Informazio gehiago (datak, prezioak, lekuak), HEMEN
Matrikulazioa:
673 200 100 / 946 464 000
udabarnetegiak@aek.org

                                                                                         
***
AEK lleva años organizando los barnetegis para familias. Se trata de unos barnetegis muy especiales: por la mañana, mientras los padres y madres estan en clase, sus hijos/as disfrutan con educadores de actividades diseñadas específicamente para ellos; y por la tarde, todos juntos, ponen en práctica lo aprendido.
Estos barnetegis, además de fomentar la comunicación en euskara dentro de la familia, son una manera diferente y bonita de pasar las vacaciones en familia.
Hemos hecho este pequeño video, porque la mejor manera de explicar cómo son los barnetegis para familias es mostrar la experiencia de los padres y madres que han estado en ellos. Además, queremos compartir con vosotros una carta escrita por madres y padres que estuvieron el año pasado, y el testimonio de un padre e hijo que participaron en el barnetegi familiar publicados en la revista AIZU!

Más información (fechas, precios, lugares),
AQUI
Matriculación:
673 200 100 / 946 464 000
udabarnetegiak@aek.org


2015/05/28

Cursos de aprendizaje de euskera 2015-2016/Euskara ikasteko ikastaroak 2015-2016

Datorren astelehenean. maiatzak 25, Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2015-2016 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.
Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30, eta hurrengo modalitate hauetan:

***

El Euskaltegi Público Zubiarte de Huarte abre el lunes, 25 de mayo, el plazo de inscripción de los cursos de aprendizaje de euskera del curso 2015-2016.
El próximo lunes, 25 de mayo, se abre el plazo de inscripción de los cursos de aprendizaje de euskera del Euskaltegi Público Zubiarte.
El profesorado de nivel no universitario podrá realizar los cursos, como parte de su formación, en horario no lectivo y de forma gratuita.

2015/03/11

Faltzeseko Jaiari begira (apirilak 19) / De cara a la Fiesta de Falces (19 de Abril)

Kaixo lagunak !
Jakingo duzuenez, apirilaren 19an Faltzesen, "Euskara Herria Josten" Jaia ospatuko dugu, Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidearen alde. Zuen eskoletan, Guraso Elkartearen bidez, jai honen inguruko lanketa proposatzen dizuegu, horretarako, zenbait idei-ekimen-proposamena egiten dizuegu.
Informazioa gehiago atxikitutako artxiboetan.

***

Aupa !
Como ya sabreis, el proximo 19 de Abril celebraremos en Falces la Fiesta "Euskara Herria Josten", a favor del modelo D en todo Navarra. De cara a dar a conocer esta fecha, y trabajar los motivos de esta cita en vuestros centros a traves de la APYMA, os enviamos una serie de ideas-propuestas-actividades.
Mas informacion en archivos adjuntos.

2013/12/02

LOMCE legeak ekarriko dituen 10 aldaketa nagusiak

EITB.com webgunetik ateratako informazioa da hau:


1. Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez
Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.

Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.

2. Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa

Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).

Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu, Jaurlaritzak eta euskal hezkuntza komunitateak salatu dutenez.

Paradoxa bada ere, erreforma ezartzeko finantziazioa erkidegoen esku egongo da, hein handi batean. Izan ere, Espainiako Gobernuak araua ezartzeko behar den dirua ordainduko du, baina erkidegoek bere gain hartu beharko dute araua finkatzeko kostua.

3. Erlijio katolikoa, indartuta

Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen.

Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.

4. Errebalidak eta azterketak, noiznahi

Selektibitatea desagertu egingo da.

Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.

Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.

5. Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa

Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute. Ikasle "txar eta onen artean" bereizte horrek haserrea piztu du hezkuntza komunitatearen baitan, eskola porrotari zorrotz jardunez egin nahi diotelako aurre, euren esanetan.

Eskola "onenen" zerrendak egitea ere egongo da. Orain arte, eskolen arteko lehia saihesteko, debekatuta zeuden zerrendok.

6. Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa

Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.

LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.

7. Zuzendarien papera

Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria.

Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko.

8. Funtzionarioen lan-baldintzak

Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.

Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.

9. Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma

Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu, ezta adostu ere.

10. Itunpeko zentroak

Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin.

Administrazioak, halaber, "gizarte eskaria" kontuan hartu beharko du plazak banatzeko orduan; hau da, gurasoek zentro publikoa barik, itunpekoa nahiago dutenean.

2013/10/30

Haurrentzako zinema euskaraz igande hontan / Este domingo cine infantil en euskara


Igande honetan, azaroak 3, Hanburgesa Zaparrada filma emanen dute Orkoiengo Gizarte Etxean arratsaldeko 6etan hasita. Emanaldiaren ondoren bokatak eta zukuak eskainiko zaizkie bertaratutakoei.

Sarrerak salgai daude arratsaldero Orkoiengo Gizarte Etxean, bai eta emanaldia hasi baino ordu bat lehenago ere.

Baietz guraso elkartetik seme-alabak filma ikustera eramateko gonbita luzatzen dizuegu.

***

Este domingo 3 de noviembre se proyectará la película Lluvia de Albóndigas en euskera en el Centro Cívico de Orkoien a partir de las 6 de la tarde. Tras la película habrá bocadillos y zumos para los asistentes.

Las entradas están a la venta todas las tardes en el Centro Cívico de Orkoien así como una hora antes de la proyección.

Desde la apyma Baietz os animamos a que llevéis a vuestros hijos a ver la película.

2013/09/01

Euskara ikastaroetan izena emateko epea irekita / Abierto plazo de inscripción a cursos de euskera

Arratsaldeko taldeak:
  • A1 maila (hastapena): Astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00
  • B1 eta B2 maila: Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00
Guraso taldea:
  • A1-2 (2. urratsa): Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 15:00-16:30
Izen ematea: Irailaren 2tik 6ra Orkoiengo Gizarte Etxean (1. solairua), 9:30-13:30 eta 16:30-19:00

Informazio gehiago Orkoiengo udal jardueren aldizkarian (egin klik jaisteko). 

***

Grupos de tarde:
  • A1 (iniciación): Martes y jueves, 19:00-21:00
  • Nivel B1 y B2: Lunes y miércoles, 19:00-21:00
Grupo de padres y madres:
  • A1-2 (2º urratsa): Lunes, martes, jueves y viernes, 15:00-16:30
Inscripción: del 2 al 6 de septiembre en el Centro Cívico de Orkoien (1ª planta), de 9:30-13:30 y 16:30-19:00


Más información en el boletín (hacer clic para descargar) de actividades culturales municipales de Orkoien.

2013/04/16

Euskara herria josten / Fiesta en contra de la zonificación del euskera


Euskararen ofizialtasunaren aldeko eta zonifikazioaren aurkako apirilaren 21erako Sortzenek antolatu duen festaren eskuorria eta egitaraua.Sakatu hemen.

***

Programa de la fiesta organizada por Sortzen el 21 de abril en contra de la zonificación..Pulsar aquí.

2013/01/20

Bilera deialdia / Convocatoria de reunión APYMA


2013ko URTARRILAren 21n, astelehena, arratsaldeko 5ak laurden gutxitan, Orkoiengo AUZALAR ikastetxean elkartuko gara.

***

Nos reuniremos el lunes 21 de ENERO de 2012, a las 5 menos cuarto de la tarde en el centro AUZALAR de Orkoien.

2012/12/25

Ikastolaren bigarren faseari buruzko bilera berezia / Reunión especial acerca de la segunda fase del centro


BIGARREN FASEARI BURUZ ARITZEKO BILERA DEIALDIA.

ARAZURI, KULTUR ETXEA/KONTZEJUA (frontoiaren atzekaldean), ASTEAZKENA 26, 19:00etan.

***

CONVOCATORIA DE REUNIÓN PARA TRATAR EL TEMA DE LA SEGUNDA FASE.

ARAZURI, CASA DE CULTURA/CONCEJO (detrás del frontón), MIÉRCOLES 26, a las 19:00.

2012/12/23

Ikastetxearen bigarren fasea / Segunda fase del centro


Aupa denei.

Orain arte aurrekontuetan bigarren faserako dirua izanen genuela esan badigute ere, orain, ez izatekotan, San Miguelen badela lekua esaten hasi omen dira.

Ez du itxura onik.

Gai honen inguruan hitzegiteko, asteazkenean bilera egitera goaz, ordua eta lekua astelehenean zehaztuko dizuegu.

Ongi izan.

***

Hola familias.

Aunque hasta ahora se nos ha dicho que, casi seguro, habría partida presupuestaria para la segunda fase, han enpezado a decir que de no haberla ya hay sitio en San Miguel.

Esto pinta mal.

El próximo miércoles, hora y lugar por confirmar el lunes, nos reuniremos para tratar el tema.

Un saludo.

2012/12/11

Lehenengo Eskola Kontseilua / Primer Consejo Escolar


Aurrez ere azaldu genizuenez, aurten osatuko da Auzalar Ikastetxeko lehenendo Eskola Kontseilua . Pixkanaka, horretarako urratsak ematen ari dira eta, behin irakasle eta gurasoen hautagai zerrendak eratuta,  Kontseilua osatuko dutenak aukeratzeko hauteskundeak egingo dira abenduaren 11n..

***

Este año se procederá a la creación del primer Consejo Escolar del Colegio Auzalar. El 11 de diciembre se celebrarán las elecciones para elegir a los representantes de las/los madres/padres que formarán el Consejo.

2012/12/10

[GALDEKETA] Goi-Tentsiko linearen aurkako atxikidura / [CONSULTA] Adhesión contra la linea de alta tensión

Kaixo denei.

Oltzako zendeako udala Goi-Tentsioko linearen aurkako sinadurak eta atxikidurak biltzen ari da. Baietz guraso elkarteri ere eskatu digu atxiki gaitezela.
Sinatzeko eskatzen duten dokumentua sarean zintzilikatu dugu, nahi duenak begiratu bat eman diezaion.
Baietz guraso elkarte bezala sinatzeko ez dugu eragozpenik ikusten, hala ere, kolektibo bat garenez, zuen iritzia jakin nahi dugu.
Goi-tentsioaren aurkako dokumentua sinatzearen alde edo aurka zaude? Eman zure iritzia dagokion aukeran klikatuz. Epea ostegun honetan bukatzen da.

***
Hola familias.

La cendea de Olza está sumando firmas y adhesiones contra la linea de alta tensión. También a nosotros nos han pedido que nos sumemos a la iniciativa. 
Hemos colgado el documento que nos piden que firmemos, para quien quiera leerlo.
No vemos ningún problema para sumarnos como apyma, sin embargo, como somos un colectivo, queremos conocer vuestra opinión.
Estás a favor o en contra de firmar el documento contra la linea de alta tensión? Da tu opinión haciendo clic en la opción correspondiente. El plazo finaliza este jueves.

=========================================================================

CONSULTA / GALDEKETA:


Goi-tentsioaren aurkako dokumentua sinatzearen alde edo aurka zaude? / Estás a favor o en contra de firmar el documento contra la linea de alta tensión?


=========================================================================

MUGITU GARA! / NOS HEMOS MUDADO!

BAIETZ GURASO ELKARTEAK web eta blog berria du. Izena eman hemen ean Auzalarreko berri guztiei buruzko informazioa jasotzeko. Blog hau e...