2017/04/30

SORTZEN JAIALDIA 2017. HERRI KIROL LEHIAKETA / Concurso Herri Kirola. Fiesta de Sortzen 2017


Sortzen jaialdiaren antolaketa martxan dugu jada. Jaialdia maiatzaren 21ean Iruñeako Antoniuttin izango da.
Hori dela eta, aurten ere Herri Kirolen lehiaketa ospatuko dugu. Lehen Hezkuntza 5. eta 6.mailakoek parte hartuko dute.
Hemen Herri Kirolen frogen azalpena bidaltzen dizuet (eskolan soinketa irakaslearekin eta Euskaraz Mintzako begiralearekin landu ahal izateko).
Gogoratu taldeak osatzerako orduan euskararen erabilpenak garrantzi asko duela. Lehiaketarako taldeetan sartzen ez diren haurrek ere badute zer egin. Euskararen erabilpena sarituko da jaialdira animatzen diren haurren artean. Horretarako euskarazko leloak, pankartak eta abar eraman ahalko dituzte. Horrela ez da inor jaialditik kanpo egongo eta lehiaketa ederragoa izango da.
Gurasoek sinatu beharreko baimen papera bidaltzen dizuet ere. Paper hau 5.eta 6.mailako tutoreei ematea gomendatzen dizuegu, haiek ikasleei banatzeko. Paperak sinatu ondoren, zuen eskolako Euskaraz Mintzako begiraleak bilduko ditu. 
Baimen papera Euskaraz Mintza hezitzaileari emateko azken eguna maiatzaren 5a izango da.

Gurasoentzako oharra (También en castellano)


Hemen Herri Kiroletarako frogak eta froga bakoitzan behar den distantziaren taula bidaltzen dizuet.


PROBA
PARTE HARTZAILE KOPURUA
EGIN BEHARREKO LANA
Kokor biltzea
2
Batek lokotxak jarri eta besteak jaso 
(10 koxkor, metro bateko tarteaz jarrita)
Lehenengo serien jarri eta hurrengoan jaso (lehen lokotxa saskitik 2 metrotara jarriko da) 11m osotara
Zakulariak
2
Bakoitzak buelta oso bat eman
80 m. 5 kg.ko zakuarekin 
jarraian (bakoitzak buelta 1)
Txingak
2
Parte hartzaile bakoitzak joan etorri bat                           5 edo 3 kiloko txingekin  bakoitzak joan-etorri bat (80 metro 3kg txingekin bi buelta egin beharko dituzte 20 metroko zatian)
Korrikalaria
2
Bakoitzak buelta bat
jarcian 160 metro (80 metroko 2 itzuli)

Zalantzarik izan ez gero, idatzi lasai.
Egun ona pasa!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUGITU GARA! / NOS HEMOS MUDADO!

BAIETZ GURASO ELKARTEAK web eta blog berria du. Izena eman hemen ean Auzalarreko berri guztiei buruzko informazioa jasotzeko. Blog hau e...