LECXIT PROGRAMA, BOLUNTARIO BILA 2017-2018ko IKASTURTERAKO
Iruñeko Udalak abian jarri du irakurketako LECXIT hezkuntza-programa, hezkuntza-arrakasta xede harturik. LECXIT programaren xedea da Iruñeko ikasle guztien irakurmena hobetzea. Astean behin, irakurtzeko espazio bat eratzea da Lecxiten jarduera nagusia. Bertan, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleek elkarrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituzte boluntarioekin, eta horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen lagunduko die. Programa honetan boluntario aritu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute 010 Udalaren doako telefonoan (948420100ean, Iruñeaz kanpotik edo mugikorretik deituz gero), irailaren 13tik urriaren 31ra. Behin izena emateko epea amaituta, boluntarioek prestakuntza-aldia jasoko dute, eta irakurketa-jarduerari Eguberrietako eskola-oporretatik bueltan helduko diote. + INFO
***
No hay comentarios:
Publicar un comentario